Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatutako Basque Quantum (BasQ) ekimenaren baitan, aste honetan BasQ, Gasteizko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (UPV/EHU) eta **Ibermática Fundazioa (Ayesa)**k antolatu dute “Teknologia Kuantikoei buruzko jardunaldia: aukerak eta aplikazioak Ingeniaritza Industrialean eta material berrietan” izeneko ekitaldia.
Ekitaldiak arlo akademikoko eta enpresa-munduko ordezkari eta adituak bildu zituen, teknologia eta ingeniaritza kuantikoaren potentziala aztertzeko helburuarekin. Jardunaldiaren helburua izan zen ikerketa-proiektuak eta aplikazio industrialak nabarmentzea, eta teknologia kuantikoa berrikuntza teknologikoko zutabe gisa ezagutaraztea, aurkeztea eta sendotzea.
Irakasleei, ikasleei eta Teknologia Kuantikoko arlo ezberdinetan eta haien industriako aplikazioetan interesa duten enpresetako profesionalei zuzendua, jardunaldiak aurkezpenak eskaini zituen konputazio kuantikoan izandako azken aurrerapenei buruz, benetako erabilera-kasuak azaldu ziren, eta mahai-inguru bat egin zen sektoreko ikertzaile eta profesionalekin, sektore honen erronkei eta aukerei buruzko eztabaida interesgarria ahalbidetuz.
Parte-hartzaileek aukera izan zuten hainbat gai giltzarri aztertzeko, hala nola materialak simulatzean konputazio kuantikoaren aplikazioak, industriarako optimizazioa eta etorkizunean teknologia kuantikoek izango duten eragina. Industriako liderren parte-hartzea izan zuen mahai-inguruak idei baliotsuak ekarri zituen berrikuntza kuantikoak etorkizuna nola ari den eraldatzen azaltzeko.
Ibermática Fundazioaren aldetik parte hartu zuten Itziar Cuenca zuzendariak, Fundazioaren jarduera-ildoak azalduz; Sergio Salvador QC aholkulariak, material berrien sorkuntzan kuantikaren aplikazioaz hitz eginez; eta Aitor Moreno, Ibermática Fundazioaren AI&Quantum arduraduna, enpresetan benetako erabilera-kasu batzuk aurkeztuz.