IberQuantum Lab, iaz Ibermática Fundazioa eta i3B-k abian jarritako ekimena, hazten jarraitzen du eta konputazio kuantikoaren esparruan talentua sortzeko prestakuntza-palanka bilakatzeko erronkari heldu dio. 2024an Gasteizko Ingeniaritza Eskolarekin hasitako bideari jarraipena emanez, aurten bi egoitza berri gehitu zaizkio: Bizkaiko Parke Teknologikoa eta Bilboko BAT eraikina, eta Unibertsitateekin eta Lanbide Heziketako zentroekin egindako akordio berriak.
Joseba Inchaurraga, Ibermática Fundazioaren presidenteak, adierazi duenez, IberQuantum Lab-ek —jadanik hogeita hamar ikertzaile baino gehiago ditu— helburu du teknologia kuantikoen eta adimen artifizialaren esparruan ezagutza eta talentua sortzeko ingurune kolaboratiboa izatea, prestakuntza eta I+G+b-ko proiektu kolaboratiboetan parte-hartzea uztartuz, erakunde ezberdinekin lankidetzan.
Aurten hainbat I+G+b proiektu abiatu dira, horietako batzuk jada martxan daudenak, automobilgintza, energia eta kontsumoaren sektoreko bezeroen eskutik, industrializazio fasean daudenak. Horren adibide dira Iberdrola, Mercedes-Benz, Sener edo baita ONCE bezalako erakundeekin kontratatutako, garatutako eta produkzioan jarritako proiektu kuantikoak.
“Honek guztiak Ibermática Fundazioa gaur egun konputazio kuantikoaren prozesu osoa gauzatzeko gai izan den enpresa gutxienetako bat bihurtzen du, eta gainera, bezeroen gogobetetze-maila oso altua dela berretsi digute”, azpimarratu du Inchaurragak.
Ekosistemaren dinamizatzaile
IberQuantum Lab, Ibermática Fundazioaren eskutik, ekosistemaren dinamizatzaile aktiboa izatea ere bilatzen du: lan akademikoak, ikerketak eta I+G+b jarduerak garatzeaz gain, zabalkunde-jarduerak burutzen ditu, Berrikuntzaren ekosistemako eta beste erakunde interesdunen partaidetzarekin, kuantikak beraien jardueretan izan dezakeen inpaktua ezagutzeko helburuarekin.
Aurten dagoeneko bi zabalkunde-saio egin dira: bata Euskal Hidrogeno Korridorearekin elkarlanean, eta bestea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Zibersegurtasunaren arloan. Azken horretan, Petronor, Sener edo Kutxabank bezalako enpresek parte hartu dute mahai-inguruetako hizlari gisa.
“Ekimeno hauek guztiak”, dio Inchaurragak, “Ayesak Euskadiren alde egin duen apustu sendoaren beste adibide bat dira, Ibermática Fundazioa eta i3B-ren bidez artikulatua. Haien bidez, **Euskadiko ehun ekonomiko eta administratiboa osatzen duten erakunde guztiei lagundu nahi diegu IT arloan abangoardia izaten, eta konputazio kuantikoak ekarriko duen iraultza teknologikoa gidatzeko prest egoten.”
Gasteizko Ingeniaritza Eskolaz (EHU) gain, IberQuantum Lab-ek Mondragon Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin ditu lankidetza-akordioak. Halaber, Somorrostroko LH zentroarekin ere ari da elkarlanean; zentro hori Estatuko IA-ko zentro bikaintzat jotzen da.